Hurrengo urteko Bilbao BBK Live jaialdian Pearl Jam musika taldeak kontzertua eskainiko duela jakinarazi dute gaur antolatzaileek. Uztailaren 9an izango da ekitaldia eta Backspacer lana aurkeztuko du AEBetako taldeak. Uztailaren 8tik 10era ospatuko da jaialdia, Bilboko Kobetamendin, eta Pearl Jam da oraingoz baieztatu duten musika talde bakarra.
Datorren ostegunean, abenduaren 17an, musika jaialdira joateko hiru eguneko bonoak 95 eurotan jarriko dituzte salgai, baina, urtarrilaren 25etik aurrera salneurria garestiagoa izango da.
Bonoak BBK bulegoetan, BBKren webgunean eta 944 310 310 telefonoan eskuratu daitezke.
musika
Pearl Jamek uztailaren 9an kontzertua eskainiko du Bilbao BBK Live jaialdian
Uztailaren 8tik 10era ospatuko da jaialdia, Kobetamendin. Hiru eguneko sarrerak 95 eurotan jarriko dituzte salgai abenduaren 17tik urtarrilaren 25 bitarte, data horretatik aurrera, ordea, garestiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu