Literatura

Pello Lizarraldek jaso du 111 Akademiaren saria

Agiantza nobelaren poetika eta deskribapenen indarra nabarmendu dituzte akademiakideek. Villabona-Amasan egin dute sari banaketa.

Lizarralde, 111 Akademiaren saria eskuan, Villabona-Amasan. JON URBE / FOKU
2021eko ekainaren 10a
16:12
Entzun

Pello Lizarraldek gaur jaso du 111 Akademiaren XXV. Saria, Villabona-Amasako Hika txakolindegian (Gipuzkoa), Argiantza eleberriagatik. 202 kideren artean 117k parte hartu dute 2020ko sariduna aukeratzeko bozketan, eta Lizarraldek Joxean Agirreren Nobela errealista bat eleberria izan du lehiakide azken bueltan. Lehen aldia da 111 Akademiak haren lan bat saritu duela.

1980ko hamarkadan girotu du egileak Argiantza, eta bideogintzaren agerpenaren ostean zinemagintzak izaniko beherakadaren hasiera kontatu du liburuan, zinema areto batzuen jabearen istorioaren bidez. Lizarraldek irakurleari «atzean gelditzen den mundu horren arnasa eta denboraren sosegua sentiarazten dizkio», 111 Akademiako kideen hitzetan.

Saria ematerakoan, idazleak lantzen duen «poetika bikaina» nabarmendu dute: «Deskribapen hutsak benetan gozatzeraino harrapatzen du irakurlea eta bertan egoteraino lekualdatzen».

BERRIAk joan den abenduan egin zion elkarrizketa bat Lizarralderi, Argiantza-tik abiatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.