Pentsamendua eta poesia uztartuko dituzte bi saiotan

2018ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
LITERATURA. Pentsamendua eta Poesia jardunaldien 11. aldia egingo dute hilaren 4an eta 5ean. Lehen egunean, errezital musikatua egingo dute Itziar Ancinek, Jon IƱaki Lasak, Estibalitz Martinez Diaz de Ceriok, Juan Manuel Uriak eta Xuan Bellok, Jon Makuso biolinarekin lagun dutela. Donostian, Viktoria Eugeniako Club aretoan izango da saioa. Hurrengo egunean, Txillida Lekun elkartuko dira: hitzaldia emango du Victor Gomez Pinek, eta, ostean, Joan Margaritek eta Itxaro Bordak beren poemak errezitatuko dituzte, musikarien laguntzaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.