Performance artistikoen zikloa, ekainaren 10etik

2023ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Lotura mekanikoak. Praktika performatiboak museoan nazioarteko performance zikloa egingo du Artiumek ekainaren 10etik aurrera. Artea hedatzeko xedearekin, tailerrak eskainiko dituzte larunbatero. Jon Mikel Euba eta Naomi Rincon Gallardok emango diote hasiera, eta Amaia Urra eta Grazi Navas artistek jarraituko dute ekintzekin, ekainaren 24an. Sus Zwick eta Muda Mathis izango dira uztailaren 1ean, Tripak eta Les Reines Prochaines taldeekin batera. Jeremiah Dayrenek bi performance eskainiko ditu uztailaren 7an eta 8an, eta azken horretan Eric Beltran artista ere izango da. Yael Davidsena izango da azkena, uztailaren 13an eta 14an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.