Pete Postlethwaite aktore ingelesa atzo hil zen, 64 urte zituela, minbiziaren ondorioz. Denbora luzez aritu zen tratamentua jasotzen, eta tarte horretan ez zuen lana utzi. 1945. urtean jaio zen, eta Ingalaterrako aktore zorrotzenetako bat zen. Stefen Spielberg zuzendariak "munduko aktorerik onena" zela esan zuen, berarekin The Lost World: Jurassic Park filmean lan egin ondoren.
Liverpoolgo Everyman teatroan hasi zen aktore lanetan, eta Shakespeare Konpainiako kide zen. Pertsonaia arruntak antzezteko zuen maisutasunagatik zen ezagun, eta 1994an Oscar saria irabazteko hautagai izan zen, Jim Sheridan zuzendariaren In the Name of the Father filmean Giusepe Conlon pertsonaiarekin egindako lanagatik. 50 lanetan baino gehiagotan egin zuen lan.
Zinema
Pete Postlethwaite aktorea hil da, 64 urterekin
Besteak beste, 'In the Name of the Father' filmean parte hartu zuen, eta Oscar saria irabazteko hautagai izan zen Giusepe Conlon pertsonaiarekin egindako lanagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu