Peter Hammill, Martin Carthy eta Eddi Reader, Musiketan zikloan

Lehen aldiz, Iruñeko Baluarten agertokia izango du jaialdiko kontzertu batek; Bilbon egingo dituzte besteak

Bilbo
2012ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Musiketan musika egitarauak 20 urte beteko ditu aurten. Bere ibilbide oparoa ospatzeko, egitarauko kalitateari eusten saiatu dira berriro ere. Peter Hammillek, Elliot Murphyk, Tom Rusellek, Paddy Keenanek, China Crisis-ek, Martin Carthyk eta Eddi Readerrek emango dituzte kontzertuak, besteak beste. Hilean bitanegingo dituzte, urriaren 7tik maiatzaren 19ra bitartean, Bilboko BBK aretoan. Aurten, Bilboko egoitzari, agertoki berria gehituko diote, izan ere, kontzertuetako bat Iruñeko Baluarten egingo dute.

Blues, folk, pop, jazz, soul, funk, rhythm and blues eta rockaz aretoetan eta formatu txikietan gozatzeko aukera izango da, besteak beste, aurten hogeigarrenez. Jose Angel Serrano Producciones Serrano ekoizpen etxeko zuzendariak eta antolatzaileak azalduduen bezala, «formatu txikiko birak» dira Musiketan. «Musika ona da, oso musika ona, baina askoz gehiago ere bada», azaldu du. 1994tik nazioarteko musikako adierazle handiakformatu txikietan ekarri ditu Bilbora, musikazaleen gozamenerako.

Aurten, orotara, hamalau kontzertuk osatuko dute egitaraua: Peter Hammill, Lou Lesage, Haight Ashbury, Nervous but Excited, Tom Russell, Elliott Murphy, Paddy Keenan, China Crisis, Martin Carthy, Lakeca Benjamin, Charles Walker, Eddi Reader, Kuunkuiskaajat eta Phil Cunningham eta Aly Bain arituko dira. Kontzertuak, ohi bezala, igandeetan izango dira.

Zuzeneko ikuskizunak ez ezik, aurtengoan, antolatzaileek zenbait erakusketa antolatu nahi dituzte. Tom Russell eta China Crisis taldeko Gary Daly musikariak pintoreak ere badira, eta beren lanen erakusketa antolatzeko asmoa dute. Producciones Serranoko Josune Albonigak azaldu bezala, Daly oso pozik dago erakusketaren ideiarekin etaaurten zikloan parte hartzearekin.

BEZaren igoeraren kontra

Jaialdia ohi baino ia hilabete bi arinago aurkeztu dute, eta sarrerak salgai jarri dituzte jadanik. Horretarako arrazoi sendoa izan dutela argitu du Serranok, entzuleek BEZaren igoera ordaindu behar ez izatea lortu nahi izan dute. BEZa igotzea kulturaren kontrako eraso zuzena dela uste dute Producciones Serranoko kideek. Hala, abuztuaren 30ra arte sarrerak erosten dituztenek %8ko BEZa ordaindu beharko dute, eta, irailaren 1etik aurrera, berriz, %21a. Serranoren ustez, Espainiako Gobernuak ezarritako neurriek ministroen «arduragabekeria» frogatzen dute. Jose Ignacio Wert Kultura ministroak eta Luis de Guindos Ekonomia ministroek kultura arloko profesionalek igoera hori bere gain hartzea espero dutela esan izana ere gogor kritikatu du. Izan ere, berak azaldu bezala, horrelako igoera handia bere gain hartzea ez da bideragarria kultura arloko enpresa ertain eta txikientzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.