Pierre Bidart antropologoa (Baigorri, 1947) Bulgariako hiriburuan, Sofian, hilotz aurkitu zuten ostiralean. Heriotza zerk eragin dion ikertzen ari dira, baina aurretik bihotzeko arazoak izan zituela kontuan hartuta, horixe da darabilten hipotesi nagusia.
Frantziako enbaxadaren eskariz ikerketa lanetan ari zen Bidart Sofian, bi urteko proiektu batean, eta han bizi zen etxean aurkitu zuten hilda lankide batzuek. Ospe handiko antropologoa zen Bidart, antropologia politikoaren arloan hainbat ikerlan argitaratutakoa -besteak beste, Baigorri sorterriko egitura aztertuz-, Bordeleko Unibertsitateko irakaslea, eta Frantzian zein Espainian sari akademikoak jasotakoa.
Politikan ere engaiatu zen Bidart, eta PSren zerrendetan hautagai izan zen Baigorriko kantonamendutik Kontseilu Nagusirako zein Frantziako Legebiltzarrerako. Ipar Euskal Herriari ezagutza instituzionala ematearen aurkakoa zen, besteak beste, departamendua eratzearen aurka agertu zen.
hERIOTZA
Pierre Bidart antropologoa hil da
Sofian zen Frantziako enbaxadaren eskariz ikerketa lanetan, eta han aurkitu dute hilotz. 63 urte zituen ikerlari baigorriarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu