artea

Pintura abstraktua Guggenheimen

Europako eta AEBetako 1949-1969 arteko lanak ikusgai daude gaurtik Bilboko museoan.

2011ko ekainaren 14a
14:37
Entzun 00:00:0000:00:00

Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) 1949-1969 arteko pintura abstraktuak izandako bilakaera ikusgai da Bilboko Guggenheim museoan. Gaur zabaldu dute erakusketa, eta urtarrilaren 8ra artean izango da. 60 artisten 80 lan daude.

Gerraosteko AEBetan nazioarteko eragina zuen lehenengo abangoardia agertu zen eta espresionismo abstraktua, kolore eremuetako pintura eta pop artea jaio ziren. Europan CoBrA taldea, tatxismoa eta informalismoa sortu ziren, eta horiek ere, espresionista abstraktuen moduan, ohiko konposizio moduak baztertu eta keinu pinturara jo zuten.

Bilboko Guggenheim museoko erakusketan, besteak beste, Jackson Pollock, Willem de Kooning, Ellsworth Kelly, Robert Rauschenberg, Karel Appel, Alberto Burri, Antoni Tapies, Yves Klein, Jean Tinguely eta Piero Manzoniren lanak daude.

"Bi kontinenteetakoak izan arren, Europako eta AEBetako artistek zer-nolako antza duten ikusi ahal izango da", esan du gaur Tracey Bashkoff Guggenheimeko erakusketa arloko arduradunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.