Piotr Motykak irabazi du Arrasateko Nazioarteko Akordeoi Lehiaketa

Akordeoi lehiaketako irabazleak. ARRASATEKO NAZIOARTEKO AKORDEOI LEHIAKETA.
2021eko abenduaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUSIKA. Piotr Motyka musikari poloniarrak irabazi du Arrasateko (Gipuzkoa) Nazioarteko Akordeoi Lehiaketaren 33. ekitaldia. 4.000 euroko saria, diploma, garaikurra eta kontzertu bira eskuratu ditu. Maria Arol (Bielorrusia) eta Yilin Han (Txina) sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Igandean egin ziren finalak, eta Gipuzkoako 16. Lehiaketa ere jokatu zen. Infantil mailan, Adrian Tenias nagusitu zen; junior mailan, berriz, Ibon Asua; eta senior mailan, Jessica Reis.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.