•Zinemaz duzun lehen oroitzapena?
70eko hamarkada hasieran amonak eramaten ninduen zinemara, eta gogoan geratu zaidan filma Fu-Manchuren bakarren bat da.
•Zinemaldiaz duzun lehen oroitzapena?
70eko hamarkadak iragartzen zituzten kartelak ditut buruan. Hori galtzen joan den gauza bat da, eta pixkanaka berreskuratuz joan nahi nuke. Giro berezia ematen baitiote hiriari .
•Seguru noiz edo noiz amets egin zenuela Zinemaldiko zuzendari izatearekin.
Ez, sekula ere ez. Niri zinema gustatzen zait. Filmak ikustea gustatzen zait. Pixkana-pixkana sartu naiz jaialdien mundu honetan.
•Zenbat aldiz joaten zara zinemara astean?
Orain gutxiago, zuzendari naizenetik. Lehen urtean ehunka film ikus nitzakeen. Oraindik ere ahal dudanean gustatzen zait zinema aretoetara joatea. Bestela, etxean ere ikusten ditut DVDan.
•HBO katearen telesailak al dira egungo zinema onena.
Oso telesail onak egiten dira gaur egun, baina ez bakarrik HBO-k. The Wire eta The Sopranososo gustuko ditut, esaterako, baina gehitxo iruditzen zait esatea zinema onena direla.
•Aktore izan nahi izan duzu sekula?
Ez, baina lagun artean parte hartu dut film laburren batean...
•Beldurrezko generoa da denetan onena?
Tira, gustukoa dut, baina, bat hautatzekotan, genero beltza da nirea. Entretenigarria da eta gizartean gertatzen dena azaltzeko ere baliagarria izan liteke.
•Film bat?
Oraintxe batzuk esango nizkizuke, eta bihar beste batzuk;baina, adibidez, Dreyerren Gertrud eta Spielbergen Tiburon.
•Zuzendari bat?
Yasujiro Ozu.
Plano laburrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu