THE CRUNCH

Punkaren izen ezkutuen banda handia

2015eko apirilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lekua: Helldorado aretoan, Gasteizen.

Eguna: Larunbatean, 22:00etan.

Rock-and-rollaren edozein entziklopediatan agertzen diren (edo agertuko behar luketen) izenak dira Cockney Rejects, The Clash, Sham 69 eta Diamond Dogs. 77ko punkaren izen handi eta txikiak lehenengo hiruak, eta 1990eko hamarkadan Europa iparraldean loratu zen rock indartsuaren ordezkaria laugarrena. Bada, horietan guztietan aritutako musikariak biltzen ditu The Crunch taldeak: Mick Geggus gitarrista (Cockney Rejects), Terry Chimes bateria jotzailea (The Clash, Johnny Thunders), Dave Tregunna baxu jotzailea (Sham 69, The Lords of The New Church), eta Sulo Karlssonabeslari eta gitarrista (Diamond Dogs). Idde Schultz teklatu jotzaileak osatu berri du boskotea. 2012. urtean elkartu ziren, festa batean lehenengo laurak, eta feeling ona sentitu zutenez, proiektua abiatu zuten. Laster izango dute kalean bigarren diskoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.