RACHID B
'El Ghorba'
Diskoetxea:Discos Centeneros.
Rachid B Marokon jaio zen, baina mende laurden darama Madrilen bizitzen, eta El Ghorba du bere proiektu musikalaren lehen lana. Bandcampeko bere kontuan adierazi duenez, Ghorba arabierazko hitzak «emigranteak sentitzen duen malenkonia berezi hori, nostalgia sakon hori» adierazten du, eta hitz horiek ederki islatzen dute disko honek transmititzen duena. Gitarra eta ahotsez lagundua, Rachid Bk sentsibilitate izugarrizko diskoa ondu du, Nick Drakeren edo Iron & Wineren formak gogora ekar ditzakeena une batzuetan, baina synth-poparen aztarnak ere biltzen dituena.