Literatura

Ramiro Pinilla hil da

Bilboko idazleak bi aldiz irabazi zuen Literaturako Euskadi saria gaztelaniazko atalean.

Ramiro Pinilla. ALFREDO ALDAI, EFE
Berria
2014ko urriaren 23a
13:45
Entzun

Gaur goizean hil da Ramiro Pinilla (Bilbo, 1923), 91 urterekin. 

Gaztetan kromo bildumentzako testuak idatzi zituen, eta 1960an Destino argitaletxearen Nadal sari ospetsua irabazi zuen, Las ciegas hormigas eleberriarekin. Gerora, liburu ugari argitaratu zituen, gehienak Euskal Herrira 60koetan iritsitako etorkin espainiarren ingurukoak: Recuerda, oh recuerda (1974), Primeras historias de la guerra interminable (1977), La gran guerra de Doña Toda (1978), Andanzas de Txiki Baskardo (1980), Quince años (1990), La higuera (1996), Huesos (1997), Verdes valles, colinas rojas (2004)...

Verdes valles, colinas rojas trilogiako lehen alearekin (La tierra convulsa) Literaturako Euskadi saria irabazi zuen 2005ean gaztelaniazko literatura atalean, eta sari bera jaso zuen iaz, Aquella edad inolvidable lanarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.