Kritika-Musika

Ratboys

Ratboys
mikel lizarralde
2026ko martxoaren 1a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

RATBOYS

'Singin’ To An Empty Chair’
Diskoetxea: 

New West.

 

Ratboys Chicagoko (AEB) taldea 2015ean estreinatu zen AOID diskoarekin, eta hasieratik nabaria izan zen Julia Steinerren (ahotsa, gitarra) eta Dave Saganen taldearen (gitarra) indie-rockarekiko zaletasuna. Singin’ To An Empty Chair seigarren diskoa dute, eta taldeak garapen handia izan duela erakusten du. Hor dira oraindik 1990eko indiearen aztarna distiratsuak (Know You Then, Anywhere), baina azken disko honetan country-poparen eragina ere sumatzen zaio taldeari (Penny in The Lake, Strange Love). Steinerren ahots politaz gain —Natalie Merchantena ekartzen du gogora—, oso nabarmentzekoak dira Saganek disko osoan barreiatutako gitarra apartekoak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA