Ray Bradbury idazlea (AEB, 91 urte) hil da gaur Los Angelesen (AEB), haren sendiak jakinarazi duenez. Fantasiazko, beldurrezko, zientzia fikziozko eta misteriozko liburuak idatzi zituen, haietako asko ezagun egin izan direnak. Esate batera, 1953an Fahrenheit 451 (Nagore Tolosak euskarara itzuli zuen 2010ean). Haren beste liburu ezagun bat: Gizon ilustratua (1951).
Euskarara itzulita daude, halaber: Pozoietara jolas dezagun (Jesus Peñagarikano, 1987) eta Martitzeko kronikak (Jon Arano, 1986).
Antzerkirako, zinemarako eta telebistarako lanak ere egin zituen Bradburyk. Haren liburu asko telebista edo zinemarako egokitu izan dituzte.
Leire Lopez Ziluagak Fahrenheit 451 liburuari buruz 2010ean BERRIAn egindako kritika.