kultura

Reina Sofia Museoak 'Gernika'-ren 20 marrazki pasa utziko ditu bonbardaketaren 70. urtemugarako

Gernika-Lumon urtea bukatu baino lehen Picassoren kuadroaren prestaketa lanekin erakusketa zabaltzea espero dute.

2007ko apirilaren 19a
13:15
Entzun 00:00:0000:00:00
Aurten Gernika-Lumoren (Bizkaia) bonbardaketaren 70. urteurrena beteko dela-eta (apirilaren 26an), Reina Sofia Madrilgo Museoak ospakizunetarako Pablo Picassok Gernika kuadroa egiteko erabili zituen 20 eta 30 marrazkiren bitartean utziko dizkio herriari. Ana Martinez Aguilar museoko zuzendaria eta Miguel Angel Aranaz Gernika-Lumoko alkatea akordiora iritsi dira gaur, Madrilen.

Hitzarmenaren arabera, marrazki horiekin aurten Gernika-Lumon erakusketa egin ahal izango dute. "Bilera zoragarria izan da, eta museoak ahalegin handia egin du, jakiteko zein marrazki egongo diren prest egun jakin batzuetarako", esan du Aranaz alkateak.

Lanak 2007a bukatu baino lehen izatea espero dute. Museoko teknikariak azterketa egiten hasiko dira: marrazkiak Gernika-Lumon leudekeen tokia, lanen hautaketa, baimenen tramitea, irteerako baldintzak, irteerako egun jakinak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.