Panda Bear / Sonic Boom

'Reset'

Diskoetxea: Domino.

2022ko urriaren 30a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Animal Collective taldeko Noah Lennox Panda Bear eta Spacemen 3 bandako Peter Kember Sonic Boom aspalditik ari dira elkarlanean; biak ala biak Lisboan finkatu omen dira. Bada, lankidetza berri hau 1960ko hamarkadako pop dotoreena omentzeko ahalegin emankorra da. Hala, egitura sinpleetatik abiatuz, besteak beste, Beach Boysen eta Phil Spectorren soinu kosmosetan barrena bidaiatzen du bikoteak, betiere, elektronika sotilaz, psikodelia koloretsuz, sintetizadore analogikoz eta garaiko sampler sorginduez lagunduta. Gozoki lisergikoa da, iraganari gorazarre egiten diona, baina orainalditik aireratuta.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA