Kritika. Musika

Robert Forster

Maketa
2025eko ekainaren 29a
04:50
Entzun 00:00:0000:00:00

ROBERT FORSTER

'Strawberries'

Diskoetxea: Tapete.

The Go-Betweens-eko kide ohiak bere emaztearen gaixotasunak zeharkatutako disko biluzi bezain iradokitzailea argitaratu zuen duela bi urte, The Candle And The Flame. Orain, behin emaztearen eria gaindituta, talde oso bat eratu du propio lan hau eraikitzeko, eta emaitza bikaina da, nola ez, musikari australiarraren ibilbideari erreparatzea baino ez dago. Suedian grabatua, diskoak askotariko zortzi kantu biltzen ditu, guztietan musikariaren ahotsa eta gitarra nabarmentzen badira ere. Haatik, badira teklatuak zuzendutako kantuak ere, esaterako, Such a Shame eztia. Ez da inolaz ere estreinako entzunaldiarekin konbentzitzen duen lan bat, pazientzia eskatzen baitu, baina behin murgilduta, entzulea bere sakontasunean galduko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.