Ruben Blades eta Andres Calamaro izango dira Pirineo Sur jaialdian

Iberiar Penintsulari eskainitakoa izango da aurtengoa, eta Oreka TX, Russian Red eta El Guincho ere ariko dira

JUAN ARTEAGA.
Agentziak
Zaragoza
2011ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Iberiar penintsulari eskainitakoa izango da aurten Pirineos Sur jaialdia, baina penintsulatik kanpokoak izango dira bi izar nagusiak. Ruben Blades musikari, aktore, politikari eta poeta panamarrak irekiko du Lanuzako laku ederrean egin ohi den jaialdia, uztailaren 14an. Egun, proiektu askotan lan egiten ari da, Carlos Franzetti, Cheo Feliciano, Paco de Lucia eta Luba Mason musikariekin, besteak beste. Metalezko sekzio indartsua duen orkestra lagun hartuta izango da Pirinioetako jaialdian, kantu berriagoak eta Pedro Navaja eta halako klasikoak joz. Hurrengo egunean ariko dira Depedro musikari espainiarra eta Andres Calamaro argentinarra, jaialdiko talde nagusietako bi.

Uztailaren 17an, Iberiar Penintsulako taldeei eta musikariei egingo die lekua jaialdiak. Oreka TX euskal taldea, Russian Red Madrilgoa, El Guincho kanariarra, Orehla Negra Portugalgo taldea eta D'Callaos Kataluniakoa ariko dira, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.