Euskadi Irratiko Faktoria saioan entzun zen atzo goizez Ruper Ordorikaren disko berria izango denaren kantuetako bat, Kortaturen Sarri Sarri-ren bertsio baretu eta leundu bat. Ordorikak bere esparrura eraman du Irungo hirukoteak 1985an plazaraturiko kantu ezaguna. Kortatuk, era berean, Toots and the Maytals jamaikar taldeak sorturiko Chatty Chatty bertsionatu zuen, Joseba Sarrionandiak eta Kepa Pokabeak Martuteneko presondegitik egindako ihesaldia gaitzat hartuta.
Ez ditu bere ibilbidean bertsio asko egin Ordorikak, baina gutxi batzuk grabatu edo kantatu izan ditu; Robert Wyatten The Age Of Self, Mikel Laboaren Gure bazterrak edo Etxamendi eta Larralderen Ama zer duzu nigarrez, esaterako. Kortaturenaz gain, beste kantuen bertsioak zein izango diren ez du aurreratu oraindik. 2011n kaleratu zuen orain arteko azken lana: Hodeien azpian (Elkar).
Ruper Ordorikak bertsioz osatuko du disko berria
Urrian argitaratuko du 'Azukre koxkorrak' lan berria, Kortaturen 'Sarri Sarri'-ren moldaketa tartean izanik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu