Musika

Ruper Ordorikak bihar aurkeztuko du zuzeneko diskoa, Bilbon: 'Hamar terdietan'

2008ko apirilaren 9a
13:18
Entzun 00:00:0000:00:00
Ruper Ordorikaren disko berria kaleratuko du bihar Elkar diskoetxeak, Hamar terdietan izenekoa, eta musikariak aurkezpena bihar bertan egingo du, Bilboko Kafe Antzokian, 11:00etan hasita. Ordorikak lanari buruzko xehetasunak azalduko ditu han.

2006ko urriaren 26an eta 27an Bilboko Kafe Antzokian zuzenean jotako kantak eta orduko irudiak bildu ditu CD eta DVD batean. Elkarreko arduradunen arabera, Ordorikak "bere oinarrizko errepertorioa errepasatu du diskoan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.