Kritika-Musika

Salt House

Salt House.
Andoni Tolosa.
2025eko urriaren 12a
04:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

SALT HOUSE

'Scarrow'
Diskoetxea: 

Hudson Records.

Zer gutxi behar den disko zirraragarri bat egiteko: kantu onak, ahots harmonia ederrak eta tamainako sostengu instrumentala. Formula hori aspaldi asmatu zuten mundu osoko folk berritzaileek, eta, disko honek ongi erakusten duenez, oraindik ez da iraungi. Eskoziar hirukoak balada tradizionalak berrinterpretatzen ditu, tonu delikatuan, eta gozamena bihurtzen dute ehunka urteko kantuen entzunaldi bakoitza. Biolinak, harmoniumak, gitarrak eta, batez ere, hiru partaideen ahotsek bilakatzen dute disko hau berezi. Bosgarrena dute, eta, esandakoa, 60ko hamarkadako folk berritzailearen oihartzun argiak ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.