Aspaldi bukatu ziren gaur gauean Benny Green Triok eta Salvador Sobralek Trinitate plazan emango duten kontzerturako sarrerak. Sobralek Eurovision lehiaketa irabazi zuen iaz, eta horrek izugarri handitu du haren lanaren oihartzuna. «Badakit Eurovision gabe ez nintzela hemen izango», adierazi zuen atzo, Donostian egindako prentsaurrekoan.
Julio Resende pianistak, Andre Roshina kontrabaxu jotzaileak eta Bruno Pedroso bateria jotzaileak lagunduta ariko da Sobral, eta, berak esan duenez, «askatasun handia, inprobisazioa eta publikoarekiko komunikazioa» izango dira bertan. Kantari portugaldarra «pozarren» dago Donostiako Jazzaldian abesteko. «Ilusiorik handiena eragiten didan kontzertua da, jaialdiagatik beragatik eta egitarauagatik».
Sobralen aurretik, Benny Green pianista estatubatuarra igoko da oholtzara, Mike Gurrolak (kontrabaxua) eta Aaron Kimmelek (bateria) lagunduta. Green Art Blakeyren Jazz Messengers taldeko kidea izan zen, eta bakarka eta beste artista batzuekin elkarlanean aritu da 80ko hamarkadaz geroztik.
Donostiako 53. Jazzaldia
Salvador Sobral, «pozarren» Jazzaldian abesteko
Kantari portugaldarra Trinitate plazan ariko da, gaur gauean. Benny Green pianistaren hirukotearekin hasiko da kontzertua

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu