samara cyn
'Detour'
Diskoetxea: Universal Music Group.
Eryka Badhuk, Alicia Keysek eta Nas rap kantariak urtebete baino gehiago daramate dominikar jatorridun R&B musikari hau laudatzen. Artista inkonformista da, eta EP honen bidez haustura eragin du kontzienteki. Horretarako, neo-souleko melodiak raparen lirismoarekin uztartu ditu, pasarte elektronikoetan eta ambient giroetan murgiltzeko. Hori dela eta, Doechiiren proposamenaren parean koka daiteke; halere, Samara Cynek esperimentatzeko gogo handiagoa erakusten du. Ondorioz, zazpi kantuek 20 minutuko bidaia berritzailea osatzen dute. Sortzailearen hitzetan, «norbere burua askatzen saiatzeko praktika da, gehiegi pentsatu gabe dibertitzea helburu duena».