Sasha Waltzek Bilbon talaratuko du 'Kreatur' obra
    DANTZA. Sasha Waltz koreografo eta dantzari alemaniarrak Bilboko Arriaga antzokian taularatuko du Kreatur ikuskizuna, antzokiak jakinarazi duenez. Datorren astean, hilaren 12an eta 13an izango dira emanaldiak, eta Bilbon nahiz Parisen baino ezin izango da obra ikusi. Hamalau dantzari ariko dira agertokian. Sasha Waltz & Guests konpainiako buru gisa, 25 urteko ibilbide oparoa egina du Waltzek.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu