SGAEk 21,3 milioi euro bildu zituen iaz EAEn, 2009an baino %3,6 gehiago

Nafarroan beste 37 lagun egin ziren Autore eta Editoreen Elkarteko bazkide 2010ean, eta egun 1.035 dira orotara

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
SGAE Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkarteak 21,3 milioi euro bildu zituen iaz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, aurreko urtean baino 3,56 gehiago. Diru gehien kontzertuetatik bildu zuen, eta haietan hamar lanetik hiru EAEko egileenak izan ziren. Beste 143 lagun egin ziren bazkide —4.008 dira egun—, eta egile eskubideen banaketa %6 handitu zen, 2009ko datuen aldean. Hala jakinarazi du elkarteak, iazko balantzean.

Bazkide gehienak musikariak dira, baita Nafarroan ere. Iaz 37 lagun egin ziren elkarteko kide herrialdean, eta azken hamarkadako bazkide kopuru altuena du elkarteak orain —1.035 guztira—. Egile horiek 96 obra berri erregistratu zituzten iaz, aurreko urteetan baino kopuru xumeagoa. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere obra gutxiago erregistratu zituzten, 1.450 guztira —2009an 2.235 izan ziren—. Ekartearen esanetan, krisi ekonomikoa bai, baina sormen krisirik ez dute sumatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.