Shakespeareren tragedia historikoetan oinarritutako obra bat egingo da Bilbon

2021eko irailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ANTZERKIA. Bilboko Arriaga antzokiak William Shakespeareren tragedia historikoei buruzko ikuskizuna ekoitzi eta taularatuko du datorren otsailean. Calixto Bieito zuzendariaren egitasmo bat da Erresuma / Kingdom / Reino, eta Bernardo Atxaga idazleak parte hartuko du. Atxaga Bedita Larrakoetxearen euskarazko itzulpenez baliatuko da testuaren moldaketa osatzeko. Rikardo II.a, Endrike IV.a, Endrike V.a, Endrike VI.a eta Rikardo III.a dramak hartuko dituzte oinarritzat. Euskarazko antzezpenak otsailaren 10etik 13ra bitartean izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.