ZINEMA

Shirley Temple aktorea hil da

85 urte zituen. Bideoa: Temple, haurra zela, 'When I grow up' abesten. [Youtube]http://youtu.be/fElh8TKLiYM[/Youtube]

2014ko otsailaren 11
12:32
Entzun 00:00:0000:00:00

BBC telebista kateak jakinarazi duenez, Shirley Temple aktore amerikarra zendu da, 85 urte zituela. Haurra zela hasi zen zineman lan egiten. Lehen agerraldietan arrakasta handia izan zuen, eta, 1934tik aurrera, protagonista bihurtu zen. 1938 arte, batez beste urteko hiru filmetan parte hartu zuen. Urte hartan, haur antzezle ezagunenaren Oscar berezia jaso zuen.

D. Runyonen Little Miss Marker (1934), Henry Hathawayren Now and forever (1934); D. Butlerren Bright Eyes (1935); Cummingsen Poor Little Rich Girl (1936) dira hark lan egindako film nagusiak.

1949an zinemagintza utzi zuen. Gero, politikan parte hartu zuen, Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.