SISELABONGA
'Halo's Glitter'
Diskoetxea:A Tree in a Field Records.
Bikote afro-suitzarraren lehenengo lan luzea da hau: aurretik zenbait single eta EP kaleratuak dituzte. Afro Soul Tronic gisara izendatu dute haien musika; musika afrikarra afro-amerikar musikekin eta, batez ere, elektronikarekin uztartzen dute eta. Halaxe da, hiru eragin horiek nabarmen agertzen dira kantu bilduma honetan, eta, dantzagarria izanda ere, ekoizpen eta janzkera aldetik ez da antzeko etiketekin jantzitako beste disko batzuk bezain basa. Horrek are erakargarriago bihurtzen du. Uste dut aipatutako guztiaren pista ezin hobea ematen digula Angelique Kidjo 1990eko hamarkadaren amaierako afro-poparen diva handiaren Agolo kantu ezagunaren bertsioa egin izanak. Ahots bikainak, melodia biribilak, elektronika fina... Horixe da lan honek eskaintzen duena.