Kritika. Musika

Sleater-Kinney

Sleater-Kinney taldearen 'Little rope' diskoa
2024ko otsailaren 4a
05:00
Entzun

'Little rope'

Artista: Sleater-Kinney. Diskoetxea: Loma Vista Recordings.

Carrie Brownstein eta Corin Tucker musikarien gitarrak eta ahotsak bueltan dira, taldearen 30. urteurrenean. Hamaikagarren grabazio hau, baina, giro itzaltsuan burutu da, Brownsteinen ama eta aitaordea sasoi berean zendu baitziren, auto-ezbehar baten ondorioz, eta agian horregatik dator diskoa ertzez eta marruskaduraz gainezka, bandaren hastapenetako punk-rock amorrura gerturatzeko, betiere ahots-melodiei garrantzia emanez —Tucker arduratu da ahotsez, nagusiki—. Hala, garraztasuna eta eztitasuna egoki besarkatzen dira ordu erdi irauten duten hamar doinu bizi-bizi hauetan. Xarmaz itzuli da bikotea!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.