KulTURA

'Soinujolearen semea', zinemara?

Bernardo Atxagak dio gidoia egina daukala, baina finantzazioa falta dela. Liburu horrekin hainbat sari irabaziak ditu.

2008ko azaroaren 4a
18:22
Entzun 00:00:0000:00:00
Bernardo Atxaga (Asteasu, Gipuzkoa; 1951) gaur jakinarazi duenez, Soinujolearen semea (Pamiela, 2003) bere liburuaren gidoia egina dauka, eta orain "zuzendari horrek" zinemara eramateko finantzazioa falta dela azaldu du. "Ezin dut gehiago esan", adierazi du Atxagak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Beste idazle batek eta biek idatzi dute gidoia udan. Ez du zehaztu filma euskaraz edo gazteleraz izango den.

Joan den maiatzaren 24an, Italian, Mondello saria jaso zuen liburu horregatik. Atzerriko egile batek idatzitako liburu onenaren saria izan zen, Il libro di mio fratello liburuagatik -Soinujolearen semea nobelaren itzulpena-. Urtarrilean Italian beste sari bat ere jaso zuen: Grinzane Cavour, atzerriko narratibaren arloan.

Atxagaren liburuekin egin izan dituzte filmak: Obaba (hain justu, Obabakoak liburuan oinarrituta) eta Zeru horiek.

Hurrengo liburua 2009ko udaberrian argitaratuko duela ere esan du: Zazpi etxe Frantzian. Euskaraz ez ezik, gazteleraz, galizieraz eta katalanez ere aterako du. Euskaraz "lehenxeago", "sinboloa" dela-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.