Durangoko 47. Euskal Liburu eta Disko Azoka

Soltek hardcore doinuei eutsi die 'EroAlea' bigarren diskoan

Bilboko taldeak lau abesti berri eta bideoklip bat osatu ditu, eta «injustizia» salatu dute hitzetan

Erredakzioa
Bilbo
2012ko abenduaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Solte taldekoek EroAlea (Autoekoizpena) haien ibilbideko bigarren diskoa kaleratu dute. Distantzia Nahikoa! lehen lanean bezala (MusikHerria, 2011), hardcore doinuen gainean osatu dituzte abestiak, metal, rock eta stoner ahaireei uko egin gabe. Lau abesti berri eta bideoklip bat dauzka lan berriak, eta hitzetan, berriz, «errealitatean ikusten duten injustizia» salatu dute. Santutxuko Siren estudioan grabatu dute, eta haien ustez, lehen diskoaren eta hurrengo lanaren arteko «zubilana» egingo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.