SPECTRAL SORCERY
'Hyperspace Odissey'
Diskoetxea:ÂPsalmodist Records
.
Iluntasuna ulertzeko beste modu bat dakarkigu Pennsylvaniako space-rock taldearen bigarren diskoak. Aurreko lana baino hedatzaileagoa da, eta gitarren gogortasuna helburu berrietara zuzendu du: giro iluna esan dugu, baina batez ere flotatzaileak eta misteriotsuak dira taldeak sortzen dituen atmosferak. Doom musika, psikodelikoa, progresiboa... Entzulea harrapatzeko moduko atmosferak sortzen dituzte hiru kantu luze hauetan. Diskoari izena ematen dion kantuak (Hyperspace Odissey) hogei minututik gora irauten du: psikodelia eta jolas iradokitzaileak lantzen ditu neurri handi batean. Beste bi kantuak hamar bat minutukoak dira: Dreams of Arrakis beltzagoa eta ilunagoa da, eta Spelljamming Time space-rock estiloa gehien lantzen duen pieza harrigarria da. Trantze moduko egoera sortzen du, eta dentsitate sarkor horrek ez dio edertasunik kentzen.