Station Model Violence
'Station Model Violence'
Diskoetxea: Anti Fade Records.
Honatx Australiako post-punk kutsuko bandatzarra, non Total Control, R.M.F.C. eta Den taldeetako kideak militatzen duten. Egitasmo berri horren estreinako lan homonimo honetan dentsitate handiko giro itzaltsuak biltzen dira. Hala, diskoko hamar kantuak jauzika ari dira punk lanbrotsutik kraut rock karratura, melodiari ondo eutsita. Tarteka saxo hotsak eta gitarra angeluar eta errepikakorrak entzuten dira, baina baita The Cure britainiarren oihartzun itsaskorrak ere. Mikey Young ekoizle ezagunaren eskua aipatzekoa da, haren lanari esker diskoa iluntasun sendoan bilduta baitator.