Musika. MONSTER MAGNET

Stoner musikaren ikurretako bat

Non: Bilboko Santana 27 aretoan Negrita: Maiatzaren 11n, 22:30ean.

2018ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Stoner eta hardrock munduan talde ikurretako bat da Monster Magnet; 25 urtetik gorako ibilbidea ondu du Dave Wyndorfek (ahotsa eta gitarra), Phil Caivanok (gitarra), Garret Sweenyk (gitarra), Chris Kosnikek (baxua) eta Bob Pantellak (bateria) osaturiko taldeak. Spine of God laudatuarekin egin zuten estreinaldia, 1992an; geroago plazaratuetariko batzuk dira Tab (1993), Dopes to Infinity (1995), Powertrip (1998), Monolithic Baby! (2004) eta Last Patrol (2013). New Jerseyko (AEB) taldeak aurten kaleratu du lanik berriena, Mindfucker izenburua duena, eta Bilboko Santana 27 aretoan aurkeztuko dute heldu den ostiralean. Kyuss, Fu Manchu, Queens of the Stone Age, White Zombie eta beste zenbait talderekin batera, 1970eko hardrock taldeen soinua zaharberritu, eta rock molde berri bat planteatu zuten 1990eko hamarkadaren hasieran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.