Musika. Ondra
'Su itzaletan'
Argitalpena: Autoekoizpena
Urtea ahaztu aurretik gertatu zen. Azaroan, izena aldatzea erabaki zuten. Foehnetik Ondra-ra. Abenduan, Su itzaletan lehen diskoa iritsi zen. Urtarrilean, Donostiako laukotearen rock alternatiboari tartea eskaintzeko unea da. Azal ederrean dauden eskaileretatik gora eginda barneratuko gara lanean. Peru Arregiren kantaera da hasieratik erreferentzien kutxa dantzan jartzen duena. Kerobia desagertuen esentzia nabari da. Dena dela, musikalki eremu zabalagoa jorratzen dute. Pop eta folk erroak bateragarriak dira gitarren erauntsiekin zein pasarte esperimentalagoekin. Orroa eta Ihintza dira adierazgarrienak. Hori gutxi balitz, keinu polita egin diote Mikel Laboari Gauerako aterpea abestiaren moldaketa libre eta laburrarekin.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu