Suitzako Justiziak libre utzi du gaur Roman Polanski zinemagilea eta, ondorioz, ez dute Ameriketako Estatu Batuetara (AEB) estraditatuko. Honek eskatu zuen estradizioa, 1977an 13 urteko neska bati ustez sexu erasoak egiteagatik.
Polanski iazko irailean 26an atxilotu zuten, Zurichen, omenaldi batera joan zenean. Bi hilabetean Suitzako kartzela batean egin zituen, eta harrezkero etxeko atxiloaldian izan dute Suitzan bertan, Gstaaden. Dena dela, hiru milioi euro ordaindu zituen espetxetik irteteko, Gstaadetik ez irteteko agindua beteko zuela hitz eman zuen, eta besoko elektronikoa eramateko konpromisoa hartu zuen. Neurri horiek denak orain kendu egin dizkiote.
Suitzako Justiziak AEBei kasuaz informazioa eskatu zien martxoaren 3an, baina honek ez zien eman, "prozesuaren konfidentzialtasunagatik".
1977ko ustezko gertaera izan eta urte batzuetara Polanski adintxikiko neskaren familiarekin akordio ekonomiko batera heldu zen eta sendiak haren aurkako eskaerak erretiratu egin zituen. AEBetako Justiziak, baina, ez zuen kasua itxi.
76 urte ditu zinemagileak. Parisen jaio zen.
zinema
Suitzak libre utzi du Polanski
AEBek zinemagilea estraditatzeko eskatu zuten, orain dela 33 urte adintxikiko neska bati sexu erasoak egitea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu