Honela geratu da Amurrioko sailkapena:
1. Sustrai Colina 701 puntu
2. Beñat Gaztelumendi 694,5
3. Jon Maia 681,5
4. Nerea Ibartzabal 675,5
5. Jon Martin 668,5
6. Etxaun Lekue 615
Hau izan da gaurko kartzelako gaia: "Usaina sumatu eta urduri jarri zara".
Maiak erietxeko usaina eraman du Amurriora.
"Minbizia oroitzen dut / sartzen naizen bakoitzean"
Esanez amaitu du lehen bertsoa, eta hirugarrengoa baikor amaitu du:
"Usainak gogoratu dit / zein ederra dan bizitza"
Udalekuetara joan da Ibartzabal,
"Orain lehen aldiz usaintzen nabil / hilekoaren usaina".
Martinek harrerako haur bat hartu du: "berriro kaka usaina/ dut sakon sakon sumatu" (...) "baina tamalez ez dakit /pardela nola aldatu"
Gaztelumendik aitak etxera dakarren alkohol usaina aukeratu du. Bertsoaldi dotorea egin du:
"Nik txikitatik ezagutzen dut
gorrotoaren usaina"
Amonak hildakoan hartu duen "usain neutroa" aukeratu du Lekuek,
"Seguru nago nahiz ta hileak
eta urteak pasatu
amamak eukon usain gozoa
ezin besterik gertatu
barruan lotuko jaku"
Colina, emazte eta amaren lekuan jarri da. Senarrak kolonia usaina dakar, Dolce & Gabanna. Sexua eta alkohola lotuta daudela dio. "agian berant agian garaiz baina ni ere sendotzen joan naiz" (...) "etzaitez hasi musuka ezetz esango dizut ta".
Finalaurrekoen bigarren faseko lehen saioa jokatu dute gaur Amurrion (Araba). Datorren igandean Donibane Lohizunen (Lapurdi) jokatuko da bigarrena, eta abenduaren 2an Iruñean hirugarrena eta azkena. Han argituko da abenduaren 17an nortzuk izango diren BECeko finalean.