Kultura

Tabakalerak apirilaren 13ra arte luzatu du 61 egitasmoak ikusteko erakusketa

2009ko martxoaren 11
15:57
Entzun 00:00:0000:00:00
Tabakalera Donostiako tabako fabrika kultur erabilerarako eraberritzeko lehiaketan parte hartu zuten 61 proiektuen erakusketa zabaldu zuten otsailaren erdialdean, irekita ostiral hau arte izatea aurreikusi zuten, baina zentroko arduradunek beste hilabetez luzatzea erabaki dute, apirilaren 13ra arte, "jendeak ondo hartu eta interesa agertu duelako".

Eraikinaren 26.000 metro koadroak eraberritzeko proiektuak eskatu zituztenez, eraikina ulertzea eta haren izatea aintzat hartzea baloratu duko epaimahaiak. Euskal Herritik 20, Espainiatik 25, Kataluniatik zazpi eta Frantzia, Herbehereak, Alemania, Erresuma Batua eta Europako beste herrialdeetatik zortzi egitasmo aurkeztu dituzte.

Hurrengo astetik aurrera, astelehenetik igandera bitartean, 17:30-20:30 ordutegia izango da erakusketa ikusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.