"Sortu nahi dugu Tabakalerako laborategiak izango direnaren prototipo txiki bat, programa bat. Eta eraketa hori jendearekin partekatu nahi dugu, Donostia 2016ren bitartez", adierazi du Josian Llorente Hirikilabs gunearen koordinatzaileak.
Lehen tailerra, gunerako altzariak eraikitzekoa, eraikineko sukaldean garatzen eta "sukaldatzen" ari dira egunotan, eta horretarako altzari birziklagarriak eta "Garbiguneetan" aurkitutako materiala baliatu dute. "Tailer hauetarako ez da aurretiko ezagutzarik behar; jende guztiarentzako pentsatuta daude", argitu du Llorentek.
Ondoko helbidean tailerrei buruzko argibide gehiago daude: www.tabakalera.eu