Tartean eta Marie de Jongh taldeek 'Kibubu' estreinatuko dute etzi, Bilbon

Jokin Oregirena da haurrentzako obra hori, zinema mututik gertu, pertsonaien arteko elkarrizketarik gabea

Erredakzioa
Bilbo
2013ko abenduaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zirku bat egin nahi dute Cocok eta Xebasek, baina ezin ganorazkorik egin. Eta behar bezalako ikuskizuna egiteko, benetako gorila bat behar luketela pentsatu, eta ekarri egiten du Xebasek. Kibubu izena du gorilak, eta harekin moldatzeko dituzten gorabeherak dira antzezlaneko abiapuntua. Kibubu obra igandean estreinatuko dute Tartean eta Marie de Jongh konpainiek, Bilboko Alondegian, 18:00etan.

Jokin Oregik idatzi eta zuzendutako haurrentzako komedia da Kibubu. Obrako pertsonaien artean ez dago elkarrizketarik. Horrek, hala ere, ez du eragozten ikuslea hunkitzea, zuzendariaren iritziz.

Iaz, Gijongo (Espainia) Feten jaialdiko antzezlan onenaren saria irabazi zuten Alabatxo lan arrakastatsuarekin. Urrian, berriz, New York, Washington eta Europako hainbat antzokitan egin dituzte emanaldiak obra horrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.