Jose Neri SDAE Espainiako Egileen Elkarte Digitaleko zuzendariak atzo deklaratu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalean, ustez SGAEkoa zen dirua beste enpresa batzuetara desbideratzeagatik. Gauerdirako espero zen epailearen erabakia. SGAEren barruan dago SDAE.
Neri ostiralean atxilotu zuen Guardia Zibilak, beste zortzi lagunekin batera. Tartean Teddy Bautista SGAEko presidentea zegoen. Bautistak igandean deklaratu zuen epailearen aurrean, eta hark libre utzi zuen, karguekin baina bermerik ordaindu behar izan gabe. Legez kanpoko jabetza, iruzurra eta sozietate delitua leporatzen dizkio epaileak.
Bautista SGAEren bulegora itzuli zen atzo goizean, eta, bertako iturriek azaldu zutenez, Espainiako egile eskubideen kudeaketaz arduratzen den elkartean «normal» lan egin zuten.
Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroak Kongresuan agerraldia egitea eskatu du, SGAEren aferaz hitz egiteko. Ustezko iruzurraren harira, Kultura Ministerioak adierazi du ez dela bere eskumena gestio erakundeak kontrolatzea eta fiskalizatzea.
Teddy Bautista SGAEra itzuli da, epaileak karguekin aske utzi ondoren
Jose Neri iruzurraren ustezko buruak atzo deklaratu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu