Tere Irastortza eta Manuel Vilas izango dira olerkari gonbidatuak Nafarroako V. Poesia Biltzarrean, irailaren 25ean, larunbatarekin, Burlatako kultur etxean eta Udal Jauregian. Aspaldiku nafar kulturaren hedapenerako elkartea da biltzarraren antolatzailea.
Tailer bana zuzenduko Tere Irastortzak eta Manuel Vilasek, euskaraz batak, gaztelaniaz besteak, eta bazkalondoan olerki errezitaldi irekia egingo dute, eta hala nahi duenari poemakirakurtzen parte hartzeko aukera emango diote. Arratsean, biltzarra amaitzeko, aurtengo ekitaldiaren ondorioen inguruan hausnartzeko, bilera bat egingo dute.
Tere Irastortza (Zaldibia, Gipuzkoa, 1961) Gabeziak (1980), Osinberdeko kantoriak (1986), Izen gabe, direnak (2000) eta Glosak. Esana zetorrenaz (2003) poema liburuen egilea da, besteak beste.