The Bellraysek disko berria aurkeztuko du Bilbon

2010eko azaroaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUSIKA. The Bellrays aspaldi ezaguna da Euskal Herrian, maiz izan da Kaliforniako taldea gurean ikusteko aukera. Lisa Kekaula kantaria buru duen laukoteak disko berria kaleratu du, Black Lightning, eta hori aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian, bihar, 21:30ean. Berriro ere, rock-and-rollaeta soula modu indartsuan uztartu ditu The Bellraysek. Disko berria birako kontzertuetan eta biniloan bakarrik eros daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.