The Cosmic Tones Research Trio
'The Cosmic Tones Research Trio'
Diskoetxea:Mississippi Records.
AEBetako Portland hiriko jazz hirukotearen estreinaldiak (All Is Sound, 2024) sekulako kritikak jaso zituen, eta 2025aren hondarrean plazaratutako bigarren lan honek ere pareko laudorioak bildu ditu, iazko jazz disko onenen hainbat zerrendetan agertzeraino. Jazz espiritualaren edo jazz kosmikoaren baretasunean aritzen da banda. Ondorioz, lan berri hau estilo horiei atxikitzen zaien lasaitasunaren isla da. Hala, grabazioko zortzi kantuak, nahiko laburrak jazz doinuak izateko, giro-musikara gerturatzen dira. Horiek horrela, etxeko gozotasunean entzuteko obra da; meditaziorako bidea ere bada.