The Cure taldea Bilbao BBK Live jaialdian ariko da aurten, uztailean

Corizonas, Inspector Cluzo, Tribe eta Zoe taldeak ere jaialdian joko dutela jakinarazi dute antolatzaileek

Erredakzioa
Bilbo
2012ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
The Cure rock talde britainiarrak uda partean joko du Kobetamendin, Bilbao BBK Live jaialdiko arduradunek jakinarazi dutenez. The Cure taldeak jaialdiari «ukitu propioa» emango diola espero dute. Rock taldea 2012ko jaialdiko ikuskizun nagusietakoa izango da. Robert Smith gitarrista eta kantariarengidaritzapean, askotariko lanen arteko errepertorioa joko dute, haien artean Wish LP ospetsuko zenbait abesti. Aurten ospatuko dute diskoaren20. urteurrena.

Beste talde askok ere lagunduko dute Kobetamendi girotzen eta rocka bestelako doinuekin uztartzen; rock, country, folk eta indie rock-ak tartea izango dute. Besteak beste, Corizonas, Inspector Cluzo, Tribe eta Zoetaldeak jaialdiko taulen gainera igoko direla berretsi dute. Urtarrilaren 24ean amaituko da eskaintza-bonoa eskuratzeko aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.