Kritika-Musika

The Delines

The Delines taldearen 'The Set Up' diskoaren azala.
mikel lizarralde
2026ko martxoaren 29a
04:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

THE DELINES

'The Set Up'
Diskoetxea: Decor. 

Mr. Luck & Ms. Doom diskoa argitaratu eta urtebetera, bueltan da The Delines taldea. Azkar, itxura batean, baina, antza, disko haren grabazioaren amaiera aldera sortu zituen Willy Vlautinek kantu hauek. Ez dago kezkatzeko arrazoirik: lan bikain haren jarraipen naturala da The Set Up. Agian ilunagoa, baina taldearen ezaugarri den soul-jazz-country gautarraren barruan kokatzen dena bete-betean. Lan berriak egitura berezia du, hiru instrumentalez gain beste horrenbeste ataletan zatikatutako spoken-word edo hitz esaneko pieza ere biltzen baitu: The Set Up. Eta horiekin batera, forma tradizionalak dituzten beste sei kantuk osatzen dute diskoa, Amy Boonek sakontasunez eta emozioz kantaturikoak guztiak. Aipamen berezia merezi dute hitzek. Vlautin idazle bikaina da —hainbat libururen egilea ere bada—, eta haren kantuetan era guztietako galtzaileak ageri dira itxaropen printza baten bila.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA