MUSIKA

The Hentchmen hirukotea Gasteizen eta Hondarribian arituko da

Erredakzioa
2010eko irailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Rock and rolla presente egon den garai guztietako soinua nahasten du The Hentchmenek, 50eko hamarkadatik hasi eta 90ekoraino. John Volare da (teklatua eta ahotsa) taldeko burua eta sortzaile nagusia, etaTim V. Eight-ek (gitarra eta ahotsa) eta Mike Audik (bateria eta ahotsa) laguntzen diote. Talde egitura bitxiaren ondorioz, garage soinutik asko edaten duen musika sortzen dute, oso oinarrizkoa baina indartsua. Izerdiz, alkoholez eta adrenalinaz jositako emanaldiak eskaini ohi dituzte.

Hainbat urtetan AEBetan jotzen aritu ostean, Ingalaterrako Dirty Water diskoetxearekin sinatu, eta haiekin kaleratu zuten taldearen izen bereko lanik berriena. Indarra galdu gabe, soinu landuagoa lortu dute diskoan.

Detroiteko hirukotea Gasteizko Ibu hots aretoan arituko da gaur, 20:30ean, eta Hondarribiko Psilocybenen bihar, 22:00etan. Bi kontzertuetarako sarrerak 10 eurotan daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.