Kritika-Musika

The Lemonheads

The Lemonheads / 'Love Chant'
The Lemonheads / 'Love Chant'
mikel lizarralde
2025eko abenduaren 21a
04:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

THE LEMONHEADS

'Love Chant'

Diskoetxea: Fire Records. 

 

Ia hogei urte zeramatzan The Lemonheadsek kantu propioz osatutako diskorik kaleratu gabe, eta ezustean harrapatu gaitu Evan Dandoren bandaren itzulerak. Aitortu behar dugu sorpresa ederra izan dela, Love Chant-ek bete-betean eusten baitio taldeak 1987tik 1993ra grabatu zituen lan batzuen izpirituari. Melodia argitsuak (58 Second Song), gitarra zorrotzak —J Mascis-enak Deep End-en— eta Dandoren kantuei askotan zerien malenkonia puntu hori (Be-In) biltzen baitituzte kantuok. Kolaboratzaile ugarik lagunduta (Juliana Hatfield, Adam Green), Dandok eta The Lemonheads eraberrituek erakutsi dute sasoi onean bueltatu direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.