The Rodeo Idiot Enginek irabazi du EHrZ lehiaketa

2011ko apirilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MUSIKA. The Rodeo Idiot Engine Donibane Lohizuneko taldeak irabazi du Euskal Herria Zuzenean jaialdiak antolatutako talde lehiaketa. Ondorioz, Heletan (Nafarroa Beherea) joko du, uztailaren 1etik 3ra bitartean. Lehiaketako finala ostiralean jokatu zen, Miarritzen, Atabal aretoan, eta 500 lagun baino gehiago bildu ziren hiru talde finalistak entzutera. Brainshake eta Oreindik ziren beste bi finalistak.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA